2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

La Belle Irun


Atal honen barruan sartzen ditugu jardunaldietan Irun hiriaren inguruan egingo diren jarduera guztiak..


Hilaren 26an, 12:00etan, hiriaren erdialderako ikustaldi bat egin ahalko da Irun ezagutu nahi duten guztientzat eta toki interesgarrienak ezagutu nahi dituztenentzat (martxa duten guneak, dendak eta abar). Irungo mapak modu eskuragarrian izango dira harreran.


Hilaren 28an, Oiasso Ludicaren itxiera ofizialaren ondoren, “Pintxo Time” izango da 13:30ean. Pintxoak jateko tokietara eramango zaituztegu pintxo batzuez disfrutatzeko denok elkarrekin, eta bide batez 3 egunetako jardunaldiei buruz hitz egiteko.


Egun horietan, ohiko ordutegian, doan bisitatu ahalko duzue Oiasso erromatar museoa. jardunaldietako inskripzioan gonbidapenak eskatu ahal dituzue.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina