2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

Zuzeneko Rola: "En la Bruma del Itasca"


Zuzeneko rola 1950ko Birmanian giroturik

Informazio gehiago hemen

Ikur Arkanoa


Aurrera egin museoaren zehar ikertzen ikur arkanoa aurkitzeko, eta mundura jatorrizkoetatik salba ezazu

Proba ezazu joko hau 27 larunbatean Oiasso Lúdica-n

Divinare


Divinare jokoan jokalariek XX. mendearen hasierako mediumen rola hartzen dute. Saiatu behar dute asmatzen zein karta konbinazio duen eskuan aurkari bakoitzak. Txanda bakoitzean, kartak pixkanaka ematen dira ezagutzera eta horrek aukera ematen die asmatzaileei beraien iragarpenak zehazteko. Erantzun zuzena emanez gero, jokalariek puntuak irabazi ahalko dituzte.

4 txandaren ondoren, puntu gehien dituen jokalaria izango da irabazlea.

Jokoa hau probatu ahal duzu ostiral arratsaldean Oiasso Ludican.

Tetratlon

Proba hau frikismoaren eta mahai jokoen “Ironman” delakoa da.

Egin ezazu talde bat 4 pertsonekin eta egin aurre gainerako taldeei 4 mahai jokotan: Catán, Mall Of Horror, Pitch Car eta Scrabble jokoetan. Jokalariak mahaitan banatuko dira eta aldiro aldatuko da jokoaz, txandaka. Froga ezazu zuek zaretela aretoan ongien elkar ulertzen duen talderik orekatuena!

Talde eginda etorri behar da eta probako jokoei buruzko gutxieneko ezagutza eduki behar da.

2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

Viena 1914


Zuzeneko rol bat "lehen mundu gerran" giroturik, baina fronteko lubakietatik urrun. Vienako gorteaz goza ezazu  erromantze, intriga eta luxutik inguratuta. Partida bat garaiko pertsonai glamurosoekin...

Informazio gehiago hemen.

Galderak eta izen-emateak hemen.



2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Frikitrivial lehiaketa


Hau da Oiasso Ludican beti gehine gustatu duten jardueretako bat eta urtero lehengo MaKoTaiko kideek antolatzen dute: hainbeste gustatzen zaizkigun eta ohiko "muggle-trivialetan" agertzen ez diren gaiei buruzko galdera lehiaketa.

Erakutsi nahi duzu jakintsuena zarela zaudetenen artean? Zure memoriak ahalbidetzen dizu gai bitxiei buruzko zehaztapen ezezagunak jakitea? Zure lagun guztien artean ikusi dituzten filmak eta komikiak baino gehiago ikusi dituzu zuk?

Froga ezazu hori Oiasso Ludicako “frikitrivialean” parte hartuz!

Heroclix txapelketa



27 Larunbatean, Oiasso Lúdica-n Heroclix txapelketa egingo da.

Arautegia:

  • Gehienez 300 puntu
  • Bilduma guztietatik aukeratu dezakezu zure taldea
  • Arin 1
  • Astun 1
  • Arin edo astun 1
  • Team bases, ibilgailuak edo objetu bereziak ez dute balio
  • Tokenak balio dute
Inskripzioak harrerean.


Magic Txapelketa



27 larunbatean, Magic Txapelketa bat Oiasso Lúdica -n egingo da.

Ekitaldi ofiziala (Modern) izaterakoan, DCI bat eduki behar duzu. Ez badaukazu, Tinta Comics-etik pasa eta han lortu dezakezu.

Irakurtzen jarraitu gehiago jakiteko...

2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Kabaret Gaua


Larunbatean, 21:00etan, Oiasso Ludican egingo da Kabaret Gaua. Afari bat egingo da eta jardun batzuk ere izango dira. 

Afaria Gaztelekuan bertan egingo da eta menu batzuk izango dira aukeran (afaldiaren koste partaideen kontura).

Alergiaren bat baduzu, ez ahaztu ohartarazteaz inskribatzen zarenean. 

Miniaturak pintatzeari buruzdo lehiaketa


Larunbat arratsaldean PFW Paint For War taldeak miniaturak pintatzeari buruzko lehiaketa bat antolatu du aurkeztu nahi duten guztientzat. Goizeko pintura tailerrean parte hartu baduzu, erakuts ezazu ikasi duzun guztia!

Lehiaketa 17:00etan hasiko da eta ordu 1eko iraupena izango du. Antolatzaileek emango dute pintatu beharreko (beltzaz) miniatura, baina parte-hartzaileek beraien pinturak, pintzelak eta behar dituzten gainerako materialak ekarri beharko dituzte. Itzalak, argiak, peanan apaindura margoa, etab. balioztatuko da

Epaimahaia PFWko kide batek eratuko du eta berak erabakiko du zein den miniatura irabazlea. Irabazleak bere miniatura pintatua eta txartel bat, PFWk maila orokorreko miniatura bat pintatu dakion, independentea edo antzekoren bat.

Inskripzioak, harreran.

Shelock Holmes, Detective Asesor

Sherlock Holmes detektibe laguntzaile jokoan, Baker Street-eko Irregularren bandako partaideak zarete, Sherlock Holmes informatzeko eta bere ikerketan laguntzeko ardura duzue. Arrasto batzuekin, plano batekin, Londreseko gida batekin eta tokiko prentsarekin inoiz ezagutu dituzuen 10 misterio liluragarrienak argitu beharko dituzue. Maisua gainditu ahalko duzue? Hasteko partida larunbatean (hilak 27), arratsaldean.

2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Talismán


Talisman jokoan altxorraren bilatzeko bidaia arriskutsu bat egiteko prest dagoen abenturazalea zara: legendazko Agintearen Koroa bilatu nahi duzu. Gerlari bat, sazerdote bat, mago bat, elfo bat hiltzaile bat eta hamabi heroietako bat izan ahal zara, guztiek gaitasun eta ahalmen bakarrekin

Pathfinder



Dungeons & Dragons historiako rol joko ospetsuenaren 3.5 arauen bilakaera da Pathfinder. Arauak eguneratu dira 50.000 jokalarik baino gehiagok egindako ekarpenekin. 

Jokoa diseinatu da erabat bateragarria izan dadin aurreko edizioekin, beraz, zure eskuliburuak eta 3.5 moduluak erabili ahalko dituzu ahaleginik txikiena eginez. Pathfinderrek osagarrizko linea zabal bat dauka; bereziki, moduluak eta abentura kanpainak, “Golarionen” alegiazko munduan girotuak.
 
Ez bazitzaizun gustatu D&D bertsioa 4.0 bertsiorako aldaketa, hurbil zaitez Oiasso Ludicara eta proba ezazu munduko bazter guztietako jokalari asko eta asko liluratu dituen aldaera hau.

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Dixit




Familia guztiarentzako joko bat da Dixit. Ongi merezitako sari ugari izan ditu Urteko Jokoaren Saria lortu du Frantzian (2009), Espainian (2009) eta Alemanian (2009). Dixitek harritzen du –salbuespenik gabe- probatzen duten guztiak. Esperientzia berri bat da, erabat desberdina da gainerako mahai jokoetan aurkitu ahal denarekin alderatuz gero. Jokalarien buruetan sartzeko gonbidapen bat da, han gordetzen baitira ustekabeak eta sekretuak.


La Belle Irun


Atal honen barruan sartzen ditugu jardunaldietan Irun hiriaren inguruan egingo diren jarduera guztiak..


2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Paint For War: miniaturentzako pintura tailer


Aurten ere miniaturak pintatzeko beste tailer bat edukiko dugu kolaboratzaile bikain hauen eskutik. 2013ko Oiasso Ludica jardunaldietan bertaratu zirenei gehien gustatu zitzaienetako bat izan zen; beraz, berme oso bat da aurten parte hartuko duzuenontzat.

Paint For War esperientzia handiko margolari talde txiki bat da, gainera bildumagileak eta ohiko jokalariak dira, gutako edonor bezalakoak. Beraien zerbitzuak eskaintzen dituzte mota guztietako wargametarako. Warhammer 40k, Fantasy, Malifaux, FoW, Historikoa, taula jokoak miniekin, eta abar.

Normalean "Table top" margotze mota egiten dute, hau da, jokatzeko asmoarekin egiten dena baina goragoko mailakoa; hala ere kalitate handiagoko enkarguak onartzen dute nahi duenarentzat.
Haien facebook eta web orriak bisitatu ahal dituzu haiei buruz gehiago jakiteko eta abenduaren 27ko Oiasso Ludica ikusi ahalko dituzu (goizean).

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Alojamenduaren erreserba online

Oiasso Lúdica-ko alojamenduaren erreserbarako formularioa aktibo badagoa. Toki-kopuru mugatuta dago. 26tik aurrera inskripzioa egingo behar duzue jardunaldietan 

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Zuzeneko Rola: "El Horror de la Guerra"


Fratzia 1917


Arras herrixkatik gertu, landa-ospitale txiki bat jarri dute, beste ospitaleetako zauritu gindikinak jasotzeko eta horrela azkar sendatu daitezen laguntzeko.  Iparreko frontea hurbil egoteak eta bertako irrati-estazioak garrantzi nagusiko leku estrategikoa bihurtu dute herrixka. Hala ere, gerrako gertaerak direla eta, eta aurrera eta atzera egiteak asko direlako lubaki-gerran, egoera kaotiko samarra da... 

Hau da soldadu zauritu batzuen, ospitalearen kargura dagoen zoritxarreko zirujau baten eta eraizainen, ahal den bezala laguntzen duten herritarren, irratiko langilearen eta bere laguntzailearen, etxera itzuli ezinik gerrak harrapatuta geratu diren senideen eta bisita arrotzen historia... batzuk frontera iristeko irrikatzen eta beste batzuk handik ihesi.

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Lo egin Oiasso Lúdica-n


Aurten bi ostatu mota eskaini nahi dira Oiasso Lúdica-n. Plazak mugatuak dira bi kasuetan. Ostatua zuzenean eskatu ahal da jardunaldietan, baina webaren bidezko inskripzio sistema bat erabiliko da erreserbak aurretik egin ahal izateko eta tokia badagoela bermatzeko..