2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Dixit




Familia guztiarentzako joko bat da Dixit. Ongi merezitako sari ugari izan ditu Urteko Jokoaren Saria lortu du Frantzian (2009), Espainian (2009) eta Alemanian (2009). Dixitek harritzen du –salbuespenik gabe- probatzen duten guztiak. Esperientzia berri bat da, erabat desberdina da gainerako mahai jokoetan aurkitu ahal denarekin alderatuz gero. Jokalarien buruetan sartzeko gonbidapen bat da, han gordetzen baitira ustekabeak eta sekretuak.


Ideia sinplea da. Zure eskuko kartetako bat aukeratu eta bere irudia gogoratzen duen esaldi bat bilatu behar duzu. Baina kontuz esaten duzunarekin. Ez da hain bistakoa izan behar jende guztiak asmatzeko, ezta inork ez asmatzeko bezain konplikatua ere. Oreka bat bilatu behar da, gutxi batzuk asma dezatela zertan pentsatzen ari zaren. Bidaia harrigarri bat da, baina merezi duen bidaia da. 

Proba ezazu ostiralean Oiasso Ludica jardunaldian.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina