2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

OIASSO LÚDICA MARTINDOZENEA JAUREGIAN


Martindozenea Gaztelekua, jardunaldiak egingo diren lekua, Irungo irteeran dago, Lapitze auzoan. Jauregi zahar bat da, berritua izan zen hiriko Gaztelekua eta Aterpea bertan kokatzeko.


Sartu primerako leku honi buruz irakurtzeko ...

Gazteleku

Gaztelekua eraikinaren behe-solairuan dago. Erabilera anitzeko areto batzuk dauzka, eta haietan egiten dira aurkituko dituzuen jarduerak. Haietan guztietan wifi dohainik dago.

Eraikina parke zabalez inguratua dago, eta leku ezin hobea da aire zabaleko jarduerak egiteko, hala nola, rol partidak zuzenean edo antzekoak. Era berean, handik minutu gutxira, kafetagiak, tabernak eta jatetxeak dauzkagu.

Aterpetxea

Martindozenea Udal Aterpetxea bigarren eta hirugarren solairuan dago. Red Española de Albergues Juveniles sarean sartuta dago, eta aterpekide ororentzako da: familiak, gazte- taldeak, kirol-taldeak, kultur taldeak, etab. Egonaldi egokia emateko eta edozien jarduera egiteko aukera eskaintzen du.

Aurki, sail bat eskainiko dugu, izena eman ahal izateko eta ostatua erreserbatzeko. Bitartean, esteka bisitatu ahal duzue, instalazioen inguruan ikusmiratzeko.



Eraikinaren eta inguruan beste irudi batzuk:

martindozenea02.jpg martindozenea03.jpg Escudo de armas del palacete
Habitaciones

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina