2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Oiasso Lúdica direlakoetan aparkatzea




Jardunaldi guztietako arazo nagusietako bat non aparkatu izaten da, autoz etorriz gero. Horretan laguntzeko, sarrera hau prestatu dugu, zuen autoak uzteko toki onenak zein diren jakin dezazuen.


Aterpetxearen inguruetan, TAO gabeko guneak daude, bai oinez 5 minutura dagoen auzo batean, bai gaztelekuaren ondoan dagoen industrialde txikian. Azkenik, Tempus elkartearen lokala 10 minutu baino gutxiagora dago, eta aparkaleku txiki bat dago haren ondoan. Gazteleku ondoan tokirik aurkitu ezean, beti izango da azkeneko aukera hori.

Sakatu maparen gainean, gaztelekutik hurbil dauden tokiak ikusteko, aparkaleku-motaren arabera, eta non aparkatzen saiatu ere gomendatzen dugu.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina