2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

Zuzeneko Rola: "En la Bruma del Itasca"


Zuzeneko rola 1950ko Birmanian giroturik

Informazio gehiago hemen

Ikur Arkanoa


Aurrera egin museoaren zehar ikertzen ikur arkanoa aurkitzeko, eta mundura jatorrizkoetatik salba ezazu

Proba ezazu joko hau 27 larunbatean Oiasso Lúdica-n

Divinare


Divinare jokoan jokalariek XX. mendearen hasierako mediumen rola hartzen dute. Saiatu behar dute asmatzen zein karta konbinazio duen eskuan aurkari bakoitzak. Txanda bakoitzean, kartak pixkanaka ematen dira ezagutzera eta horrek aukera ematen die asmatzaileei beraien iragarpenak zehazteko. Erantzun zuzena emanez gero, jokalariek puntuak irabazi ahalko dituzte.

4 txandaren ondoren, puntu gehien dituen jokalaria izango da irabazlea.

Jokoa hau probatu ahal duzu ostiral arratsaldean Oiasso Ludican.

Tetratlon

Proba hau frikismoaren eta mahai jokoen “Ironman” delakoa da.

Egin ezazu talde bat 4 pertsonekin eta egin aurre gainerako taldeei 4 mahai jokotan: Catán, Mall Of Horror, Pitch Car eta Scrabble jokoetan. Jokalariak mahaitan banatuko dira eta aldiro aldatuko da jokoaz, txandaka. Froga ezazu zuek zaretela aretoan ongien elkar ulertzen duen talderik orekatuena!

Talde eginda etorri behar da eta probako jokoei buruzko gutxieneko ezagutza eduki behar da.

2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

Viena 1914


Zuzeneko rol bat "lehen mundu gerran" giroturik, baina fronteko lubakietatik urrun. Vienako gorteaz goza ezazu  erromantze, intriga eta luxutik inguratuta. Partida bat garaiko pertsonai glamurosoekin...

Informazio gehiago hemen.

Galderak eta izen-emateak hemen.



2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Frikitrivial lehiaketa


Hau da Oiasso Ludican beti gehine gustatu duten jardueretako bat eta urtero lehengo MaKoTaiko kideek antolatzen dute: hainbeste gustatzen zaizkigun eta ohiko "muggle-trivialetan" agertzen ez diren gaiei buruzko galdera lehiaketa.

Erakutsi nahi duzu jakintsuena zarela zaudetenen artean? Zure memoriak ahalbidetzen dizu gai bitxiei buruzko zehaztapen ezezagunak jakitea? Zure lagun guztien artean ikusi dituzten filmak eta komikiak baino gehiago ikusi dituzu zuk?

Froga ezazu hori Oiasso Ludicako “frikitrivialean” parte hartuz!

Heroclix txapelketa



27 Larunbatean, Oiasso Lúdica-n Heroclix txapelketa egingo da.

Arautegia:

  • Gehienez 300 puntu
  • Bilduma guztietatik aukeratu dezakezu zure taldea
  • Arin 1
  • Astun 1
  • Arin edo astun 1
  • Team bases, ibilgailuak edo objetu bereziak ez dute balio
  • Tokenak balio dute
Inskripzioak harrerean.